Lehen hitzorduaren antolaketa-lanetan aritu da Urnietako Udala. Igandeko egitaraua, berriz, Ttakun elkarteak eta Lasarte-Oriako Udalak ondu dute.
Maiatzak 3, ostirala
- 11:00: meza, Azkorteko ermitan.
- 12:30: bertsolarien eta trikitilarien emanaldia. Bertsotan ariko dira Anjel Larrañaga eta Aritz Igarzabal, Ansorregiren eta Larrañagaren eskusoinuen laguntzaz.
Doako autobus-zerbitzua edukiko dute Azkortera igo nahi dutenek, honako ordutegi honetan: 09:30etik 14:00etara, Urnietako Pintore kalean (azken aldiz 12:00etan igoko da ibilgailua).
Maiatzak 5, igandea
- 10:00: tabernaren irekiera. Haragi egosia, odolkia, txorizoa eta edari freskoa eskainiko dute bertaratzen direnentzat.
- 11:00: meza, Azkorteko baselizan. Alboka abesbatzak abestuko du elizkizunean.
- 12:00: herri kirolen erakustaldia eta trikitilariek girotutako erromeria.