Joseba Beroz eta Andoni Etxabe G.R.A.B.N.I. binakako gomazko paletako txapeldunorde

Aiurri 2024ko mai. 6a, 11:32

Gipuzkoako eta Nafarroako selekzioek elkarren aurka jokatu dute asteburuan. Nafarrak izan dira garaile (25-20).

22 urtez azpiko G.R.A.B.N.I. binakako gomazko paleta txapelketako finala jokatu zen Gasteizko Mendizorrotza pilotalekuan. Nafarrak irabazi dute finala, Gipuzkoarren aurka (25-20). 

Partida ona jokatu zuten Joseba Berozek eta Andoni Etxabek. Partida, oro har, atzeladean jokatu zen, baina Beroz partida hausten saiatzen zen aukera zegoenean. Azkenean, fisikoak baldintzatu zuen partida.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!