“Artea Ikasbide” programa Lehen Hezkuntzako eskola-curriculumeko gaiak indartzeko artea baliatzen duen hezkuntza-programa da, betiere modu original eta pertsonalean. Programa honetan artean ibilbide luzea eta irakasle-lanetan eskarmentu handia duten artistek hartzen dute parte. Saio horietan, ikasgai ezberdinetan landutakoa sakontzeko bide emango duten zeharkako proiektuak planteatuko dituzte ikasgelan, diziplina anitz barneratzen dituen ikuspegi zabalez egin ere, eta errealitatea deskubritzeko, aztertzeko eta ulertzeko tresna moduan erabiliko dute artea. Aurtengo edizioan EAEko sei ikastetxek hartuko dute parte, eta tartean da Egape Ikatola.
Egape Ikastolako ikasleekin Maider Lopez artistak dihardu eta helburu nagusia ikasleek ingurunea ezagutzea eta bere sorkuntza-prozesuetan parte hartzera bultzatzea du. Lan egiteko moduak ikasleak pentsatzera eramaten ditu, baloratzera, aukeratzera, probatzera, zalantza egitera, dibertitzera, baita zenbaitetan galtzera eta, jakina, huts egitera ere, huts egin gabe ez baitago aurrerabiderik. Bide horretan eta ikasturtean zehar egindakoa plazaratze aldera, tailer hauetan sortutakoa Guggenheim museoan jarriko dute erakusgai ikasturte bukaeran, ikasleak protagonista izango diren erakusketa, ezbairik gabe.