Gehiegizko klausulak

Stop Kaleratzeak Andoainek behean aipatutako egoeraren batean dauden familia guztiei gurekin harremanetan jertzeko deia luzatzen die. Euren kasuak errebisatu eta eragozpen ekonomikoak sortu dizkieten klausulak izan ezkero horiek erreklamatu eta ahal den heinean berreskuratzeko.

- 2002 eta 2013 urteen artean Andoainen hipoteka mailegua sinatu bazeanuen Kutxabank, Santander, Laboral Kutxa edo Caja Rural ez den banku batekin lurzoru klausula izateko aukera asko dituzu.

- BBVArekin mailegu bat izan baduzu edo izan bazenuen eta iada ordaindu duzu; errekupera itzau maileguaren eraketa gastuak epaitegira jo gabe, gastu horiek Auzitegi Gorenak kondenatu baitzituen 2005. urtean.

- Laboral Kutxarekin mailegu bat baduzu eta zure interes aldagarria 5 urtez finko mantentzeko akordioa sinatu bazenuen, jakinarazi guri.

- Zumea plazan bizi bazara eta Sabadell bankuarekin mailegu bat baduzu, gurekin hitz egin, ziurrenik lurzoru klausula izango duzu eta.

- Hots egin Caja Rural de Navarrarekin lurzoru klausula kentzeko akordio bat sinatu bazenuen.

Horietako egoeraren bat zurea bada bidali Whatsapp mezu bat 660 74 58 24 zenbakira zure banketxearen izena eta maileguaren datarekin, eta zure kasua errebisatzeko hitzordua adostuko dugu. Jarri ditugun kexen %99ak itzulketan amaitu dira.

Berreskura ezazu zurea den hori!!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!