Gizonezkoen senior taldeak garaipen garrantzitsua eskuratu du Gipuzkoako Kopan

Nabarmen gailendu zen Urnieta Artola Harategia taldea, Zumarragaren aurkako partidan (22-42). Urnieta Quel Abogados taldeak, berriz, porrot egin zuten  liderraren aurka (20-15).

Lehen minututik senior mutilek agintea hartu zuten partidan eta partidak aurrera egin ahala, geroz eta alde handiagoa lortzen hasi ziren. Erasoan maila bereziki ona eakutsi zuten, 20 goleko aldea lortzeraino. 

Urnieta Quel Abogadosek, aldiz, ezin izan zion liderrari irabazi, nahiz eta partida ona jokatu. Irauli Bosteko taldea nagusi izan zen. Hala ere, lehenengo zatira arte partida berdindua jokatu zuten bi taldeek. Azken txanpan, erasoan irisgarritasun handia lortu zuenak irabazi zuen. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!