Zizurkilgo Udalak gogor salatu nahi du herriko neska batek joan den larunbat goizaldean jasan zuen sexu erasoa

Villabonako jaietatik etxera bidean eraso egin eta lapurreta bat ere jasan zuen. Ertzaintzak ikerketa irekia du eta bi atxilotu daude.

Udalak elkartasun eta babes osoa adierazi nahi dio erasoa jasan duen neskari eta dituen baliabideak bere eskura jartzen ditu. Eraso honek beste behin erakusten du urrun gaudela jendarte parekide batetik ezinbestekoa dela feminismoaren bidetik urratsak ematen jarraitzea. Zizurkildar guztiei dei egiten diegu gaur Villabonako Errebote plazan, iluntzeko 19:30etan mugimendu feministak deitu duen elkarretaratzearekin bat egitera, erasotzaileek gure jaietan eta gure kaleetan lekurik ez dutela ozen adierazteko.

Zizurkildar guztiei dei egiten diegu gaur Villabonako Errebote plazan, iluntzeko 19:30etan mugimendu feministak deitu duen elkarretaratzearekin bat egitera

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!