Errenta aitorpena euskaraz egiteko gonbita eta erronka

2022ko Errenta Aitorpena egiteko kanpaina zabaldu berri da Gipuzkoan eta Zizurkilgo Udalak euskaraz egiteko gonbita luzatu nahi die herritarrei. Aurten, gainera, erronka ere luzatu nahi die; ea bost urteko epean aitorpenen % 50 euskaraz izatera iristen garen.

Errenta aitorpena euskaraz egiten duten herritarren goruntz dator, eta iaz %30,25 izatera iritsi ziren. Kopuru hori borobildu, eta bost urte barru %50era iristea da erronka.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!