"Haurren segurtasuna kotxeetan" hitzaldia antolatu du Magale-Salestarrak ikastetxeak

Aiurri 2023ko urr. 24a, 08:27

Guraso-eskola abiatu dute Magale-Salestarrak ikastetxeko haur eskolan. Hala, Nahia Alkorta adituak emango du hitzaldia, urriaren 31n, arratsaldeko 15:00tan: "Haurren segurtasuna kotxeetan".

Bertan, askotariko gaiak jorratuko dira, besteak beste: haur txikiak kotxean zer nolako segurtasuna izan behar duten azalduko du adituak, zein elementu izan behar diren kontuan, adinaren arabera zer behar duten... Antolatzaileen esanetan, nork bere aulkia eraman dezake, errebisioa egiteko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!