Hiru hitzaldi izango dira herrian, "Treba Gurasoak" ekimenaren eskutik

Aiurri 2024ko urt. 18a, 11:30

Iturria: GipuzkoaGaur

Familiei begira, hiru hitzaldi emango ditu "Treba Gurasoak" ekimenak herrian, aurten, Urnietako Udalaren eta Gipuzkoako Foru AldundiareN elkarlanaren eskutik. Informazioa bermatzea izango dute xede hiru hitzorduek, "familiei funtsezko tresnak eta ezagutzak eskaintzeko eta gurasoen eta seme-alaben arteko hazkuntzarekin zein komunikazio eraginkorrarekin lotutako gai garrantzitsuei heltzeko".

Buru osasuna eta nerabeak

  • Data: urtarrilaren 29an, 17: 30ean
  • Lekua: Kiroldegiko Kultur Etxea
  • Hizlaria: Estibaliz Ansotegi
  • Helburuak: familiaren babes-eginkizuna sustatzea hazkuntzan, deserosotasun-, antsietate- eta jazarpen-egoerak detektatzeko ezagutzak ematea, eta balizko jazarpen-egoerei erantzuteko trebetasunak eta estrategiak eskaintzea.

Komunikazioa familian. Gurasoen eta seme-alaben arteko harremanak eta komunikazioa hobetzea

  • Data: otsailaren 14an, 17: 30ean
  • Lekua: Kiroldegiko Kultur Etxea
  • Hizlaria: Leyre Cano
  • Helburuak: komunikazio enpatikoa eta asertibitatea ulertzea, entzumenaren eta komunikazioaren kalitatea hobetzea, hitzik gabeko komunikazioaz jabetzea, emozioak eta beharrak identifikatzea, konponbide fisikoak eraikitzen ikastea.

Lagunen arteko harreman osasungarriak

  • Data: martxoaren 5ean, 18: 00etan
  • Lekua: Kiroldegiko Kultur Etxea
  • Hizlaria: Nerea Mendizabal (Euskaraz)
  • Helburuak: gurasoek beren seme-alaben lagunartean duten zereginari buruz hausnartzea, gatazketan noiz eta nola esku hartu argitzea edo seme-alabekiko gatazketan laguntzeko baliabideak eskuratzea.

Zabalik da, jada, hiru hitzaldietan parte hartzeko izen-ematea: Bertan-era zein , GazteInfo-ra gerturatuta edota gazteinformazioa@urnieta.eus helbide elektronikora idatzita. 

Horrez gain, haurtzaindegi-zerbitzua eskaintzen da. Hori eskatzeko azken eguna urtarrilaren 21a izango da lehenengo hitzordurako: otsailaren 6a bigarrenerako eta otsailaren 26a hirugarrenerako.

 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!