Gorputzeko postura hobetzeko ariketak eta gomendioak, Zilegi Eskolan

Aiurri 2024ko api. 10a, 08:46

Gorputzeko postura hobetu nahi? Horretarako aukera izango da AEK-k antolatutako Zilegi Eskolan, apirilaren 18an. Judit Alday fisioterapeuta urnietarrak emango du saioa, arratsaldeko 16:30ean, kiroldegiko 5. boxean. 

Doakoa izango da saioa eta interesa duen ororentzat, baina, AEK-k azaldu  duenez, komeni da aldez aurretik izena ematea. Bi bide ipini dituzte antolatzaileek parte hartu ahal izateko: zilgieskola@aek.eus helbidera idatzita edo 662338747 telefono-zenbakira deituta.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!