Sarobe bisitatuko du Marie de Jongh konpainiak, "BO jauna" ikuskizunarekin

Aiurri 2024ko api. 17a, 11:18

"BO jauna" Marie de Jongh konpainiak ondutako ikuskizun gestuala, familiarra eta testu gabea da: berritzailea. Saroben maiatzaren 5ean ikusgai izango da. Sarrerak online, bulegoan edo txarteldegian erosketa aukera egongo da eta hiru euro balioko ditu. 17:30etatik 18:30era bitarte izango da.

Honatx ikuskizunaren sinopsia: 

Hiru zerbitzariak ohituta daude Bo jaunak dioen guztia betetzera. Bizitza osoa daramate bere aginduetara, ume bat zenetik. Batzuetan imajinatzen dute zer izan zitekeen mundua haiek nagusi balira, zer den agintea beren eskuetan izatea eta beste inoren menpe ez egotea. Jaunaren rola bereganatuz ere jokatzen dute, besteek bere zerbitzaritzat jokatzen duten bitartean.

Nagusia txikia zenean, zerbitzariek “Ez!” esateko aukera izan zuten, baina ez zuten egin, eta urteetan izan du nagusitasuna. Haien arteko harremana oso mesedegarria da, mendekotasunezkoa, baina une jakin batean aukera berri bat sortzen da “Ez!” esateko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!