Antia literatur lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia izango da apirilaren 24an

Aiurri 2024ko api. 16a, 13:21

Hiru hamarkadako ibilbide osatu du, jada, On Manuel Antonio Antia literatur lehiaketak. Bada, sari-banaketa izango da Saroben, apirilaren 24an, asteazkenarekin, arratsaldeko 19:00tan hasita. Ekitaldia Sua Enparantzak aurkeztuko du, eta Danel Arteaga musikariaren emanaldiarekin girotuta egongo da.

Doakoa da sarrera, baina gonbidapenak aldez aurretik eskuratu beharko dira online, edo Sarobeko bulegoan. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!