Zabaltzear da Urnietako udalekuetan izena emateko epea

Aiurri 2024ko api. 18a, 12:38

Apirilaren 22an hasita eta maiatzaren 3ra bitarte izango dute aukera herritarrek Urnietako udalekuetan izena emateko. Eguzkitan blai! eta kirol udalekuak. Biak ala biak euskaraz izango dira. 

Hiru bide daude udalekuetan izena emateko: Bertan bulegoa, Lekaio kultur etxea eta Urnietako udalaren webgunea. 

Eguzkitan Blai!

  • Noiz ospatuko dira Udalekuak? Ekainaren 24tik uztailaren 26ra, 5 txandatan.
  • Zein ordutegi izango da? 10:00etatik 13:00etara.
  • Zaintza zerbitzua eskainiko da? Bai. Zaintza udalekuaren ordutegiekin osatu ahal izango da 8:30etik 13:30era ordu erdiko frakzioetan.
  • Nork har dezake parte? 2012-2020 urteen bitartean jaiotako haurrek har dezakete parte.
  • Kuotak: Asteko prezio arrunta 31,67 eurokoa izango da. Familia ugarientzat edo guraso bakarreko familientzat berriz, 25,35 eurokoa izango da asteko prezioa. Bestalde, Urnietan erroldaturik ez daudenek tarifa horiei %20 erantsi beharko diete.

Kirol udalekuak

  • Noiz ospatuko dira Udalekuak? Ekainaren 24tik uztailaren 26ra, 5 txandatan.
  • Zein ordutegi izango da? 10:00etatik 13:00etara (asteazken eta ostiraletan 9:30etik 13:30era).
  • Zaintza zerbitzua eskainiko da? Bai. Zaintza udalekuaren ordutegiekin osatu ahal izango da 8:30etik 13:30era ordu erdiko frakzioetan.
  • Nork har dezake parte? 2012-2015 urteen bitartean jaiotako haurrek har dezakete parte.
  • Kuotak: Asteko prezio arrunta 52,79 eurokoa izango da. Familia ugarientzat edo guraso bakarreko familientzat berriz, 42,23 eurokoa izango da asteko prezioa. Bestalde, izen emate epea ixten denean kiroldegiko bazkide ez direnek tarifa hauei %20 erantsi beharko diete.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!