Kalera aterako da Kantazaun, hilero lez, apirileko azken ostiralean

Aiurri 2024ko api. 23a, 08:40

Ohiturari jarraiki, kalera aterako da, ostiral honetan, Kantazaun, kalejira egiteko asmoz. Abiapuntua arratsaldeko 19:00etan izango da, San Juan plazan, eta, ondoren, kalez kale ariko dira, bi orduz, herrian barrena. Aurretik entsegua egingo da, gaur, 18:30ean, kiroldegiko boxetan. Herritar guztiei zabalduta daude bi deialdiak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!