Ur kontagailuen ordezkapena egiteko pleguak onartu ditu gobernu taldeak, EH Bilduren abstentzioarekin

Aiurri 2024ko api. 26a, 12:33

Herriko ur kontagailuen ordezkapena egiteko kontratazio-espedientea onartu zen, atzo arratsaldean, udal plenoan, gobernu taldearen aldeko bozkarekin eta oposizioko EH Bilduko abstentzioarekin. 

Ondorioz, esleipen-prozedurari hasiera eman zaio. Hain justu ere, 60.5000 euroko gastua baimendu da zeregin horretarako 2024ko aurrekontuaren barruan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!