Ixtear da Eguzkitan blai! eta Kirol udalekuak udako eskaintzan izena emateko epea

Aiurri 2024ko mai. 2a, 10:31

Uda gerturatzen ari da eta Urnietako Udalak abian jarriko du, beste urte batez, haur eta gazteentzat Eguzkitan blai! eta Kirol Udalekuak eskaintza bikoitza.

Izena emateko epea zabalik dago eta epea ostiral honetan, maiatzak 3, amaituko da. Datari eta ordutegiari dagokionez, eskaintza berdina da. Bost txanda izango dira, ekainaren 24tik uztailaren 26ra. "Eguzkitan blai!" eskaintzan 2012-2020 urteen bitartean jaiotako haurrek har dezakete parte. "Kirol udalekuak" delakoan, aldiz, 2015-2020 urteen bitartean jaiotakoek.

Ohiko bideak erabili behar dira izena emateko garaian, maiatzaren 3a baino lehen:

  • Bertan bulegoa, udaletxea.
  • Lekaio kultur etxea.
  • www.urnieta.eus webgunea, izen-emateko afitxa betez.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!