Larraulgo Antton Munarriz Herri Eskolak jai polita ospatu zuen joan den ostiralean. Bertako irakasleek eta ikasleek, ikuskizun ederra eskaini zieten gurasoei eta gainerako herrikideei, hainbat osagai zein baino zein erakargarriagoen eskutik. Gipuzkoako herri politena aukeratzeko lehiaketa egin eta gero, Larraulgo hainbat pertsonai “ilustre” joan ziren agertzen oholtzan: margolari artistak, izarretan adituak, asmatzaile burutsuak, poetak, abeslariak eta instrumentu joleak, Hoollywoodeko aktoreak... Argazki-bilduma eta bi bideo, ikusgai: