Larraulgo herriaren eta herritarren bizitasuna azaltzen duen ikusentzunezkoa zabaldu dute

aiurri 2023ko abe. 22a, 21:38

Larraulgo Herri Eskolako ikasle, irakasle eta gurasoek ospatu duten festan estreinatu dute ikusentzunezkoa, gaur arratsaldean. Hiru minutuko iraupena du, Unai Sorarrain da bere egilea, eta Larraulgo Udalak bultzatu du. 

Honako hitzekin aurkezten da ikusentzunezkoa, youtuben:

“Larraul Gipuzkoako bihotzean kokatzen den herri bat da, Aiztondo haranean, Hernio mendiaren magalean zehazki. 260 biztanle inguru ditu. Horri esker, nekazaritza izan da bertakoen bizibidea mende askoan, baina gaur egun, landa eremuko herria izanik, zerbitzu ezberdinak ditu; herriko ostatu, haurreskola , herri eskola zein autobus zerbitzuak... Ongi etorri Larraulera!”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!