Pribatutasun politika

Pribatutasun politika

Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Legea dela bide, webgune honetako datu-bilketarako formularioen bidez ematen diren datuak ERROITZ BMren fitxategi bati gehituko zaizkio. Datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko, ezeztatzeko edo aurka egiteko eskubidea erabili nahi izanez gero, helbide honetara jo beharko da: Arantzibia plaza, 4-5 behea (20140 Andoain) edo bidali ezazu mezu elektronikoa erroitzinfo@gmail.com helbidera.

Zorion agurrak bidaltzerakoan edota harpidetza formularioa betetzerakoan ematen diren datuak ERROITZ BMk beretzat gordeko ditu. Erabiltzaileak egiazko datuak, zehatzak eta eguneratuak emateko konpromisoa dauka. Hala, horien gaineko edozein aldaketaren berri emateko erantzukizuna ere izango du. Erregistro-galdetegietan derrigorrezkotzat jotako eremu guztiak bete beharko ditu. Zerbitzu horiek erabiltzeak esan nahi du erabiltzaileak onartu egiten dituela ERROITZ BMren baldintza orokorrak; lege oharra, pribatutasun politika eta erabilerarako baldintzak onartu dituela aitortuz.

ERROITZ BMk zorrotz betetzen du adin txikiko pertsonen araudia bere jarduera guztietan eta, zorion agurren kasuan, 14 urtetik beherako pertsonen datuak jasotzean, horien gurasoen, tutoreen edo legezko ordezkarien baimenarekin jasotzen direla ulertuko da. Beraz, datuak bidaltzerakoan, irudi-eskubideari, intimitate pertsonalari eta familiarenari dagozkien eskumenak aitortzen diozkio ERROITZ BMri. Erabiltzaileak ez badu datu horiek webgunean argitaratzea nahi, jakinarazi egin beharko du diseinua@aiurri.eus helbidean. Hori egin ezean, ERROITZ BMk ez du beregain hartuko adin txikikoari gerta dakioken bestelako erantzukizunik.