Slide taldeak ESCIVI eskolan joko du ostiralean

Aiurri aza 12, 13:03 Andoain

Rock-a, rockpop-a eta rock alternatiboa barnebiltzen dituen Slide taldeak joko du ESCIVI eskolan, ostiralean 19:00etatik aurrera. Doan da sarrera. Eskolako ikasleek bultzatzen duten “Ostiraletan Aittu!” musika zikloaren lehenbiziko taldea izango da Slide.

Irakurketa eta musika batuko dira astelehenean, Plazida Otaño liburutegian

Aiurri aza 12, 11:45 Zizurkil

Datorren astelehenean Loatzo Musika Eskolak Xexili eguneko ganbara kontzertua eskainiko du Plazida Otaño liburutegian. Irakurketa eta musika uztartuko dira saio horretan. 19:00etan hasiko da emanaldia, liburutegian.Ostiralean, Amasa-Villabonako tailerreko txikiek emanaldia eskainiko dute.