Bertso saioak emango die hasiera Kaletxikiko jaiei, gaur arratsaldean

Aiurri 2025eko ekainaren 26a

Jon Mendiluzek, Andoni Rekondok, Nerea Elustondok, Aroa Arrizubietak, Maialen Lujanbiok eta Andoni Egañak abestuko dute Berrozpeko kaperan, gaur, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Xabier Ariznabarreta gai-jartzaileak gidatuta.

Iazko bertso saioa Jon Mendiluzek, Miren Artetxek, Xabat Illarregik, Joanes Illarregik, Maialen Akizuk eta Eli Pagolak osatu zuten. Orduko zenbait bertso-aldi, hemen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!