Kaletxikiko jaien egitaraua

Aiurri 2025ko eka. 26a, 06:56

Bertso saioarekin eta pintxo potearekin hasiera emango diote jaiari, Kaletxikin. Sanjuanak amaitu eta biharamunean festak jarraipena izango du Goikoplazatik gertu.

Ekainak 26, osteguna

19:00 Bertso saioa Berrozpeko kaperan: Jon Mendiluze, Andoni Rekondo, Nerea Elustondo, Aroa Arrizubieta, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña. Gai-jartzailea: Xabier Ariznabarreta.

20:30 Txosna irekiera eta pintxopotea.

Ekainak 27, ostirala

19:00 Kandida eta bere txikitxuei ongietorria.

20:30 Bokatafaria.

21:00 Bakarrizketak: Richard Salamanca, Dario Mares eta Pedro Llamas.

23:00 Kontzertua: Txapela Brava.

Ekainak 28, larunbata

09:00 Plater tiroketa Oiartzungo Arkalen.

09:00-11:00 Arrantza txapelketa Olazar parkean.

10:30 Eskupilota topaketa Goikoplazan. Topaketa amaitzeko denok txokotara!

12:00 Sagardo txapelketa: Mizpiradi, Gaztañaga, Eula, Lizeaga, Petritegi, Irigoien, Alorrenea, Akarregi, Itsasburu, Altzueta, Urdaira eta lzeta.

12:00 eta 16:30 Haur parkea.

18:30 Haur danborrada.

19:00 Danborrada nagusia.

19:30 Zumbalokura.

21:30 afaria ontzan.

23:30-01:30 Berbena: Nemux Dj's. Tangoak, pasodobleak eta rantxerak.

01:30 Nemux Dj's Diskofesta.

Ekainak 29, San Pedro eguna, igandea

10:00 Diana.

11:00 Meza Berrozpeko kaperan.

12:00 Soka-dantza.

12:30 La Vermutera kalejira musikatua, Popeye txarangaren eskutik Elizondo tabernan hasi eta Kaletxikiraino.

13:15 Vermu dantzaldia Popeye txarangaren eskutik.

14:15 Kaletxikitarren bazkari herrikoia. Lehen paella txapelketa eta bingoa.

17:15 Kuadrillen arteko jokoak.

17:30 Popeye txarangaren kalejira.

19:00 Sardin jatea eta Alaiki taldea. Dantzaldian Kandida eta txikitxuek zapi berde beltza gordeko dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!