urr 17, 09:37 Zizurkil
Joxe Arregi plazatik abiatu da Danenaren 50. urteurrena ospatzeko bizikleta martxa.
urr 15 Zizurkil
Joan zen asteburuan lorpen bikoitza iritsi zen Zizurkilera. Batetik, Irati Arruti Lertxundi gazteak maila bikaina erakutsi zuen Usurbilgo Raid-ean, Urbi pottokarekin. Gipuzkoako 20 kilometrotako txapelketa irabazi zuen eta, hori gutxi balitz, Best condition saria ere berak jaso zuen; proba osoko abere guztien artean egoera fisikorik onena aitortzen duen saria. Bestetik, Intza Arruti Lertxundi pilotariak Hiru Hiriburuak txapelketako finala jokatu zuen Bilbon, promesa mailan, azpitxapeldun geratuz.