Txistuak eta “zuek faxistak zarete terroristak!” gisako oihuak entzun dituzte hitza hartu duten Jon Echeverría Gipuzkoako hautagaiak, Javier De Andres EAEko PPko buruak eta Esther Muñoz estatuko mailako bozeramaileetakoak.
Bizikidetza eta indarkeria izan dituzte hizpide beren hitzartzeetan. Adierazi dutenez, indarkeria da nagusi Bilduk agintzen duen Andoainen, eta Gipuzkoan aukera bakarra dago bozkatzeko orduan, "basakeria ala PPk ordezkatzen duen demokrazia”.
