Bakarrizketa indartsua egin du Marisol Blancak, elkarretaratzean

Emakume burujabetu baten matxismoaren aurkako alegatu pertsonala egin du Marisol Blanca Sanchezek ilunabarrean egin duten elkarretaratzean, Emakumeenganako indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko egunarekin bat eginda. Biziki txalotu dute bere interpretazioa, kontzejupean bildu diren herrikideek. 

Modu indartsuan, sentikorrean egin du bakarrizketa Marisol Blanca herritarrak, gaztelaniaz.

Ekitaldia amaitu ostean adierazi duenez, Donostiako Emakumeen etxean trebatu izan da bakarrizketen generoan. Bakarrizketa gehiago eginak dauzka, batzuk kritikoak gizartearekin eta besteak umorea nagusi dutenak. Zenbait antzezlanetan ere parte hartu izan du.

Argazkian, Andoaingo Mugimendu Feministako kideekin ageri da, bakarrizketa egin ostean. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!