Espainiako Kongresua eta Senatua berritzeko Hauteskunde Orokorrak. Gipuzkoan Kongresurako 6 ordezkari eta Senaturako 4 aukeratuko dira.
Aldatu egin dute Zizurkilgo bozketa lekua

Ainhoa Gil aza 26, 12:14 Zizurkil

Azaroaren 29ko hauteskundeetarako bozketa-lekua aldatu egingo dela jakinarazi du Zizurkilgo Udalak. Eguraldi txarra iragarrita dagoenez, eta mahaikideek bozketa-eguna baldintza hobeagoetan igaro dezaten, Udalak bozketa-gunea lekuz aldatzea erabaki du. Hautes-mahaiak Otaño eskolako gimnasioaren atzeko gelan jarriko dituzte eta bozketa-kabinak berriz haurreskolako sarrerako pasilloan.