[Hauteskunde Orokorrak]

PSE-EEren hautagaia Andoainen izan da

Rafaela Romero Gipuzkoako PSE-EEren Diputatuen Kongresurako zerrendaburuak hautestontziak "sozialisten boto-txartelekin" betetzeko deia egin die herritarrei, "politika aurrerakoien jarraipena bermatzeko eta eskubideetan atzera egitea saihesteko".

Hautagai sozialistak arrosa-banaketa batean parte hartu du Lore Suarez, Kongresurako zerrendan hirugarren hautagaia, Iñigo Garcia, Senaturako hautagaia eta Andoaingo alderdikideekin batera. Horien artean zeuden Maider Lainez eta Aritz Alkain.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!