Alvarezek EH Bilduko militante eta jarraitzaileei ahalegintzeko eskatu die igandea bitarte geratzen diren kanpainako egunetan, "ez daukagu komunikabide handien babesik, ez eta elite finantzieroaren laguntza, eta horiek gabe egin behar degu bidea, orain eta egunerokoan ere bai. Baina ez keszkatu, horrek ez baitu esan nahi ahulak garenik. Gure indarra beste nonbaitetik dator: eskuz esku egindako lanetik, herritarren konpromisotik eta militantziaren ahalegin kolektibotik. Horrela egin dugu orain arte, eta horrela egingo du aurrerantzean ere. Erronka handia da baina ilusioa, gogoa eta indarra soberan ditugu. Hemen bertan Andoainen, egunero ikusten dut hori eta horrek ere harrotasuna sortzen dit horrek".
Alvarezek azaroaren 29ko hauteskunde orokorrak 2027ko maiatzeko udal haustekundeekin lotu ditu. "Lehenik, gure enbaxadoreak Madrilera bidali behar ditugu ahalik eta indar handienarekin. Azaroaren 29ko emaitza erabakigarria izango da hurrengo urteko maiatzeko erronkari indar handiagoz heltzeko. Ezker soberanista indartsu izatea, herri honek dituen erronkei aurrera egiteko bermerik onena da. Horregatik, gaurkoan, eskaera argi bat egin nahi dizuet: maiatzean indartsu egon gaitezen eman dezagun gure onena azaroaren 29an".
Maddalen Iriartek haurtzaroan Andoainen igarotako denboraldia hartu du gogoan, bertan baititu sustraiak bere amak. "Andoainen, etxean bezala sentitzen naiz. Gaur goizean amak zera dit hona nentorrela jakin duenean: "gu Basterokoak ginen, eta Santa Krutzetik haragokoak, berriz, Zumeakoak. Eta beraz, poz pozik nator gaur".
Gabriel Arestik "Nire aitaren etxea defendituko dut" poesia ekarri du gogora, metafora gisa. "Andoaindik Euskal Herrira, esan behar dut, nire amaren eta gure amaren etxea defentuko dugula guztion artean, guztion etxea delako. Gure amaren, eta amonen, eta amonen amonen etxea iraun du gure aurrekoek ahalegindu direlako, eta zalantzarik gabe, iraungo du zutik etorkizunean ere, guztiok ari garelako ahalgintzen horretan".