Gipuzkoako hautagaitza guztiak

2026an, 11 hautagaitzatan, alderdi ezagunak eta boto gutxi jasotzen dituztenak topa genitzake. Honako hauek dira sei eserlekuen bila aurkezten diren alderdiak, alfabetikoki antolatuta.

Aurreko deialdiarekin alderatuta, Kongresurako eskaintza zertxobait murriztu da. Oraingoan ez baitira aurkeztuko Por Un Mundo Mas Justo (PUM+J) eta Recortes Cero alderdiak. 

EAJ-PNV

Maribel Vaquero urnietarra egungo talde parlamentarioaren bozeramailea eta Gipuzkoako zerrendaburua da. Zerrendakide ditu Donostiako eta Tolosako alkate ohiak. Bi ordezkari lortu zituzten 2023an.

Hautagaiak:

1 Maribel Vaquero Montero.

2 Eneko Goia Laso.

3 Olatz Peon Ormazabal.

EH BILDU

Koalizio subiranista alderdi bozkatuena izan zen 2023an, botu guztien herena jasoz. Bi ordezkari lortu zituzten. Oihana Etxebarrieta hondarribiarra, egun, legebiltzarkidea da.

Hautagaiak:

1 Oihana Etxebarrieta Legrand.

2 Gorka Elejabarrieta Diaz.

3 Aizpea Otaegi Mitxelena.

ELAK/PCTE

Euskadiko Langileen Alderdi Komunista alderdi marxista-leninista da eta hautagaia tolosarra da. Hauteskundeetan parte hartu izan du, hala nola Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan. 259 boto jaso zituen Gipuzkoan, 2023an.

Hautagaiak:

1 Eneko Lanz Llamas.

2 Maider Rodriguez Rodriguez.

3 Ioritz Barandiaran
Urreta.

ESCAÑOS EN BLANCO

Daniel Lizarralde Aiurrin agertu da hainbat alditan. Izan ere, Urnietako Udal hauteskundeetan hautagai izan da eta, 2020ko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan, Aulki Zuriak alderdiko Gipuzkoako zerrendaburu izan zen. Botoak jaso eta eserlekuak hutsik uztea defendatzen dute.

2023ko hauteskundeetan Gipuzkoan 933 boto jaso zituzten.

Hautagaiak:

1 Daniel Lizarralde Aguirre.

2 Amaya Larrea Lorna (Independientea).

3 Jairo del Olmo Jimenez (Independientea).

Frente Obrero

Inmigrazioaren eta islamiza-zioaren aurkakoak. Espainia konplexurik gabe defendatu behar dela diote. 530 boto jaso zituzten Gipuzkoan, 2023an. Zerrendaburua Europako Parlamenturako hautagaia izan zen, bi urte atzera.

Hautagaiak:

1 Leire Orbañanos Martínez.

2 Marcos Antonio Fernández del Valle.

3 Anna del Carmen Migal Campa.

Fronte zabala (Frente Amplio)

40.000 boto lortu zituzten Podemosekin batera. Hautagaia Irungoa da eta hainbat eleberri idatzi ditu.

Hautagaiak:

1 Rosa Rubio Sanchez.

2 Ivens Perez Garcia.

3 Lidia Muñoz Ucher.

PACMA

Animalien aldeko alderdi ezaguna da. Alderdi txikien artean ibilbide luzea eta boto kopuru handixeagoa lortzen duena da. 1568 boto jaso zituzten Gipuzkoan, 2023an. Zerrendaburua aurreko udal hauteskundeetan hautagai izan zen Donostian.

Hautagaiak:

1 Maria Pilar Julia Otegui.

2  J.Antonio Arrieta Egurrola.

3  Nathalie Figueroa Savidán.

PODEMOS

Bakarrik aurkeztuko dira, aurrekoan Sumarrekin batera egin eta gero. 2027ko maiatzaren 23ko Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hautagai gisa ere ageri da Gartzia zerrendaburua.

Hautagaiak:

1 Maite Gartzia Ontiveros.

2 Alberto Villarreal Alonso.

3 Nagore Basurto Escamilla.

PP

32721 boto lortu zituzten, 2019an baino gehiago, baina ordezkaritzarik ez zuten lortu. Hautagai gaztea dute, mediatiko bilakatu dena.

Hautagaiak:

1 Jon Echeverria Franco.

2 Vanesa Velez de Pablos.

3 Adrian Ortuñez Zapardiez.

PSE-EE

Bigarren indarra eta bi ordezkari lortu zituzten 2023an. Zerrendaburu postuan errepikatzen du Romerok. Asensio, aldiz, Gipuzkoako Foru Aldundiko lehen diputatu nagusi-ordea da.

Hautagaiak:

1 Rafaela Romero Pozo.

2 Jose Ignacio Asensio Bazterra.

3 Lore Suarez Linazasoro.

VOX

Alderdi ultraeskuindarrak, 2019an eta 2023an, 7.000 boto inguru lortu zituen. Zerrendaburua lehen postuetan aurkeztu da aurreko deialdietan.

Hautagaiak:

1 Juan Dios Davila Garijo.

2 María del Mar Martija Sanchez-Guardamino.

3 Pedro Ignacio Gandasegui Agorreta.

 

––––––––––––––––––––––––––

SENATUA

Zortzi hautagaitza daude, Kongresurako baina hiru gutxiago. Izan ere, PP ez da aurkeztuko VOXekin lotutako akordioari esker. Frente Obrero ere ez da aurkeztuko eta PSE-EEk eta Frente Ampliok zerrenda bateratua aurkeztuko dute Senatura.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!