Trafikoan aldaketak Zubiondo inguruan, azaroaren 23tik aurrera

Azaroaren 23an hasiko dira Zubiondo eraikineko fatxada berritzeko lanak, eta obrek eragina izango dute inguruko trafikoan. Obrek hilabete inguru irautea aurreikusten da. 

Lanak direla eta, honako aldaketa hauek egingo dira:

  • Edukiontziak lekuz aldatuko dira: paper-fabrikaren parean dagoen autobus geltokira eramango dira.
  • Bidegorria itxita egongo da: paper-fabrikaren paretik Garazi loradendarainoko bidegorri zatia itxita egongo da.
  • Aparkalekua itxita egongo da: ernio bidea 3ko aparkaleku plazak ezingo dira erabili.

Obrek hilabete inguruko iraupena izatea aurreikusten da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!