Argindar etena bihar, azaroak 19, Zizurkilgo herrigunean

Argindarra etenda egongo da bihar, azaroaren 19an, osteguna, Zizurkilgo herrigunean. Hornidura elektrikoaren sarean burutu behar dituzten mantenu lanengatik herrigunean argindarra moztu egingo dute. Goizeko 8:30etatik 12:30ak arte iraungo du mozketak gutxi gorabehera.

Argindarra noiz bueltatzen den jakiteko, instalazioaren egoera denbora errealean kontsulta daiteke:  https://labur.eus/iberdrola-mozketak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!