Teodoro Hernandorena Ipuin Lehiaketara aurkezteko azken egunak

2024ko sari-banaketa ekitaldia

Azaroaren 16a izango da Teodoro Hernandorena Ipuin Lehiaketara lanak aurkezteko azken eguna. Lehiaketak XXV. urteurrena du aurten. Abenduaren 18an egingo dute sari-banaketa ekitaldia

Parte-hartze zabala izan ohi du Zizurkilgo ipuin lehiaketak. Bost maila ezberdinetan banatzen da, haurretatik hasi, eta helduen mailaraino. Jendartean idazteko zaletasuna bultzatzea da lehiaketaren helburu nagusia. Aurkezten diren lanek egile bakarra izan behar dute eta partaide bakoitzak gehienez bi lan aurkez ditzake.

Gaia librea izango da, eta erabili beharreko hizkuntza euskara. Lanen luzerari dagokionez berriz, hauek mailaz malako eskakizunak: 

A maila (2018-2020 artean jaiotakoak): orrialde 1.
B maila: (2015-2017 artean jaiotakoak): 2 orrialde.
C maila: (2013-2014 artean jaiotakoak): gutxienez 2 eta gehienez 4 orrialde.
D maila: (2010-2012 artean jaiotakoak): gutxienez 3 eta gehienez 8 orrialde.
E maila: (2009 urtetik atzera jaiotakoak): gutxienez 5 eta gehienez 12 orrialde.

Kasu guztietan, DIN A-4 neurrian ordenagailuz idatzita aurkeztuko dira eta lan bakoitzaren bi kopia entregatu beharko dira, azaroaren 16a bitartean, egun hori barne, 14:00ak baino lehenago Zizurkilgo udaletxean edo udal-bulegoetan.

Izenburuaren alboan, egilearen izengoitia eta adina jarri beharko dira, egilearen nortasuna gordetzeko. Lanekin batera, gutun-azal itxi bat aurkeztuko da. Gutun-azalaren barnealdean lanaren egilearen izen- deiturak, helbidea, telefonoa eta adina jarriko dira. Gutun-azalaren kanpoaldean, berriz, lanaren izenburu berbera eta egilearen adina, soil-soilik.

Abenduaren 18an egingo dute sari-banaketa ekitaldia eta honakoak dira jokoan diren sariak: 

A maila:
1. saria: oparia
2. saria: oparia

B maila:
1. saria: oparia
2. saria: oparia

C maila:
1. saria: 90 euro
2. saria: oparia

D maila:
1. saria: 150 euro
2. saria: oparia

E maila:
1. saria: 450 euro
2. saria: oparia

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!