Zizurkilgo Udal gobernuaren oharra

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2026ko maiatzaren 2a

EAJk zabaldutako informazioaren aurrean, Zizurkilgo Udal gobernuak honakoa azaldu nahi du. 

Zizurkilgo alderdiek jasotzen dituzten ordainsariek ez dute aldaketa esanguratsurik izan 2011z geroztik. Orduan, nabarmen murriztu zen Udalak atal honetan alderdiei egiten dien ekarpena, erdia baino gehiago jaitsita.


Azken hilabeteetan Zizurkilgo Udaleko kontuak aztertzen ari da Herri Kontuen Epaitegiko ikuskari bat, aldian behingo ikuskapena egokitu zaiolako Udalari. Ikuskari horrek jakinarazi du 2019an tokiko entitateen araua aldatu zela, eta ondorioz, ez dela zuzena alderdiek duten ordezkaritzagatik jasotzen duten ordainsarien atal jakin bat, batzorde buru bakoitzagatik jasotzen zutena. Hori jakinarazita, azken Udalbatzan ezabatu egin zen atal hori. Ordainsariak jasotzeko beste modu batzuk proposatu zituen ikuskariak, baina atal hori ezabatzea hobetsi da Udal gobernutik, aho batez onartu zena. Aurrez ere ordainsari guztiak aho batez onartu izan dira legealdiz legealdi, EAJren aldeko botoarekin. Azken legealdian ere horrela onartu ziren, orain aldatu den atala barne.


Beraz ez da inongo fede txar edo legez kanpoko jokaerarik izan, arau aldaketa bat ez jakitearen ondoriozko zuzenketa bat egin da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!