A11 | Etxebizitzaren aldeko Greba Orokorra

Goizean goizetik mobilizatuko dira greba egunean

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak Aiztondon zein Andoainen azaroaren 11ko Greba Orokorrerako ekimenak antolatu ditu herritarrak greban parte-hartzera deitzeko.

Aiztondo bailaran eta Andoainen goizean goizetik herritarrak grebara batzeko deialdia zabaltzen arituko dira Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deituta. Piketeak nahiz kalejira eginez zabalduko dute greban parte-hartzeko deia, eta, ondoren, gosaria banatu ostean, Donostian izango den manifestazio nagusira joango dira denak. Arratsaldean, tokian toki mobilizazioak deitu dituzte LAB eta ELA sindikatuekin batera.

Aiztondoko egitaraua

  • 8:00  Kalejira, denok grebara! Zizurkilgo plazatik abiatuta
  • Ondoren, gosaria eta kotxeen bilkura Donostiako manifestaziora joateko Egarriko aparkalekuan
  • 18:00 Manifestazioa Amasa-Villabonatik Zizurkilera Errebote plazatik abiatuta

Andoaingo egitaraua

  • 5:00 Piketeak Txoperatik
  • 8:00-10:00 Gosaria Igara Zentro Sozialistan
  • 10:15 Donostiako manifestaziora joateko kotxe bilkura Txoperan
  • 17:30 Manifestazioa Goiko plazan

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!