

Haurrengan irakurketa ohiturak eta euskarazko ahozko literatura sustatzeko tailerra egingo dute Zizurkilen, 0-2 urteko haurren eta euren familiei zuzendua. Azaroaren 30ean egingo dute saioa, 17:30 etatik 19:00etara, Plazida Otaño liburutegian. Idoia Barandiaran eta Lourdes Gorostegi hezitzaile zizurkildarrak izango dira saioaren arduradunak. Izen-ematea zabalik egongo da Plazida Otaño liburutegian, azaroaren 25a arte.
