Zizurkilgo Joxe Arregi plazako aterpean bildu dira herriko emakumeak Irradaka dantza egiteko. Elkarri eskutik helduta korro bat osatuz, batasuna eta indarra adierazteko dantza egin dute. Martxoaren 8ra begira sortutako dantza bazen ere, indarkeria matxistaren aurkako egunean ere herriko emakumeentzat egindako sorkuntza plazaratzen dute. Dantzarako kantuan bertso modukoak aditzen dira, eta garai bateko zein egungo istorioak kontatzen dituzte.