Fun home tertulia literarioa Plazida Otaño liburutegian

Famailia istorio tragikomiko bat landuko dute datorren saioan. Solasaldia Oihana Iguaranek gidatuko du.

Fun home tragikomedia landuko dute Plazida Otaño liburutegiko hurrengo tertulia literario saioan. Azaroaren 17an 17:30ean ezarri dute hitzordua, eta Oihana Iguaranek hartuko du solasaldiaren gidaritza. Alison Bechdelen lanak bere memoria grafiko aitzindari eta arrakastatsuan aita zenarekin izan zuen harreman zaila kontatzen du. Euskarazko bertsioan ere irakur daiteke, Danele Sarriugarteren itzulpenarekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!