Ospakizuna, Xoxokan, eskolaren mendeurrenean

Aiurri 2025ko uzt. 1a, 09:15

Ehun urte bete dira aurten Xoxokako eskolaren sorreratik. Hori horrela, mendeurren ekitaldia antolatu du uztailaren 6an Urnietako Udalak Xoxoka-Goiburu auzo elkartearekin batera. Goizeko 11:00tan izango da hitzordua: ibilbide historikoaren errepasoa egiteaz gain, auzoko haurrek dantzaz, musikaz eta bertsoz osatutako emanaldia egingo dute. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!