Sorabillako saioak jarri du abian Ipuingiro egitasmoa

Aiurri 2025ko uzt. 2a, 14:21

“Zorte txarreko otsoak” ipuin kontakizunarekin ekin zioten Ipuingiro egitasmoari, atzo. Hain zuzen, Maite Franko ipuin kontalariak gidatu zuen literatur saioa, Sorabillako San Martin elizako arkupetan, atzo. Argazki-sorta. Hemen:

Ipuingiro egitasmoko hurrengo bi hitzorduak:

* Memoriaren ibaia saioa.

Uztailaren 8an. Plazaola kalea. Helduentzat.

Juan Luis Zabala idazlea Iñaki Martiarena Mattin komikilariaren egilearen kontakizuna, Andoain, Leitzaran bailara eta Plazaolako trenbide zaharra hizpide hartuta.

 

* Kamishi-jai.

Uztailaren 22an. Leizaur parkea. 3 urtetik aurrerakoentzat.

Japoniatik datorren Kamishibai tradizioa jarraituz, bizikletetan eskenatoki ibiltari moduko bat osatuko dute, ahozkotasuna elementu ezberdinekin uztartuz.

Intujai antzerki taldearen eskutik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!