Nafarroan sorturiko atzoko eta gaurko musika proposamenak nabarmentzen dira aurtengo Uda Giroan zikloan. Barricada taldea askoren gogoan iltzaturik dago eta oraindik ere askotxok gogoan dute El Drogasek Nafarroa plazan egin zuen kontzertu gogoangarria. Barricadaren 40 urteak gogora ekarri zituen bira hartan eta ehunka ikusle kantuan jartzea lortu zuen. Bada, ez da berdina baina geroz eta gehiago dira bertsio taldeak eta horietako bat da Barrena izenekoa. Barricadaren errepertorio ezagunena taularatu ohi dute eta hilabete honetan bertan Karrika auzunean izango dira. Zehazki, uztailaren 11n, gaueko 22:30ean hasita.
Kiliki, uztailaren 31n, Etxeberrietan
Chill Mafiarekin ezagutu genuen Beñat Rodrigo GarcÌa "Kiliki Frexko" iruindarra. 2021ean, Xabier Leteren "Gizon arruntaren koplak" kantuaren bertsioarekin ezagun egin ziren eta lau urteko epealdian sekulako arrakasta lortu zuten. Taldearen agurraren ostean dator Kiliki Frexkoren bakarkako lehen lana, "Iltze 1" izenekoa. Zazpi kantuz osaturikoa da eta andoaindarren aurrean San Inazio egunez igoko da oholtza gainera.
Uda Giroan zikloak ekitaldi gehiago jaso ditu bere barnean
Uztailak 11, ostirala
22:30 Kontzertua: Barrena. Barricadaren bertsioak Karrikako jaietan entzungo dira.
Uztailak 18, ostirala
19:30 Antzerkia: "La ultima, y nos vamos", Trapu Zaharra konpainiaren kale-antzerkia Zumea plazan.
Uztailak 19, larunbata
20:00 Antzerkia: "Plaza", La Pez konpainiaren antzezlana Goikoplazan.
Uztailak 20, igandea
12:30 Antzerkia: "Andante", MarkeliÒe konpainiaren kale antzerkia. Maskaradun antzerkia. Ibilbidea: Zumea kalea, Kale Nagusia, Plaza Morea.
Uztailak 26, larunbata
09:30-21:00 3x3 saski txapelketa mistoa, Zurrut taldeak antolatuta. Bi mailatan jokatuko da: juniorrak (15-17) eta seniorrak (18tik gora).
Uztailak 31, osteguna
20:00 Kiliki "Iltze 1" disko berria aurkeztuko du Etxeberrieta plazan. Chill Mafiako kideetakoak ibilbide berriari ekin dio.
Aurkezpen ekitaldia
San Juan jaiak amaitu berritan aurkeztu du Udalak Uda Giroan zikloa.