urr 08
Urnieta
Gaurko egunean Urnietako Udalean eginiko Bozeramaile Batzordearen ostean, EAJ-PNV URNIETAk bere etsipen sakona helarazi nahi du, Urnietako EH Bilduk adierazpen instituzionala sinatzeari emandako ezezkoaren ondorioz. Dokumentuak joan den irailaren 25an, ostegunean, San Migeleko festetarako La Txama Taldearen kontzertuan izan ziren gertakariak salatzen ditu (besteak beste, irainak zuzendu ziren Udalari zein Alkateari, eta haren familiari eta ordezkatzen duen alderdirari).