Skate-festa, Mannequin elkartearen eskutik

Aiurri 2025ko ira. 28a, 15:38

Estreinakoz, skate-festa izan da gaur eguerdian herrian, Mannequin elkarteak antolatuta. Urnietako eta inguruetako zaleak gerturatu dira lehiaketan parte hartu eta erakustaldiaz gozatzera. 

Jon Usabiaga "El largo" izan dute gogoan hitzorduan, orain bi egun zendu den laguna. Hark egindako trap kanta batekin eman diote hasiera hitzorduari. Horrela, askotariko trikimailuetatik abiatuta, ikuskizun ederra eman dute eskualdeko skaterrek. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!