1975eko Sanmielak

Xabier Lasa 2025ko ira. 29a, 07:06

1978an hainbat kidek egindako irteera batean ateratako argazkia.

Denda Berri taberna aspalditik izan zen Urnietako jubilatu eta pentsiodunen topagune. Hantxe elkartzen ziren hamaiketakoak egiteko, arratsalderoko mahai-jokoetarako, meza osteko eta bazkal aurreko baxoerdia hartzeko...

1975ean, legez, 65 urterekin jubilatzen ziren urtetan lanean kotizatzen aritu zirenak. Era horretan, orain 50 urte atzera, ohiko bezeroetako batzuk erabaki zutenean antolatzea euren kolektiboko intereseko ekimenak burutzeko asmoz, elkarte berriari Denda Berri izena jartzea otu zitzaien. Hantxe bertan egin zituzten beren bilerak eta bertan hartu zituzten lehen erabakiak.

Nolanahi ere, modu formalean 1980/11/24an eratu zuten elkartea, eta handik gutxira, 1981/01/27an, EAEko elkarteen erregistroan sartu ahal izan zuten, estatutuak aurkeztu eta gero.

SANMIELAK, 1975EAN

Udalak, Santa Cruz elkarteak, Gurasoen elkarteak, Vegasa Klubak, Adarra Kirol Klubak eta Gorostidi Peñak elkarlanean antolatu zituzten Sanmielak.

Irailak 27an, larunbata

15:30 Ardi-txakurren txapelketa Xoxokan. Herriko artzainentzat.

Irailak 28, igandea. Baserritarraren eguna

Oharra: Trikitilari ospetsuek kaleak girotuko dituzte.

08:00 Jaien hasiera. Kanpai-errepika eta koheteen-jaurtiketa.

08:30 Kalejira herriko txistulari, buruhandi eta erraldoiekin.

09:00 Txirrindulari proba: “V. Vegasa Sari Nagusia”. 2. mailako afizionatuak eta jubenilak.

11:30 Bertso saioa.

14:00 Jubilatuen bazkaria, Vegasa Klubaren egoitzan.

16:00 Euskal Herriko soka-tira txapelketa, aizkolariak, lokotxa-biltzea.

22:00 Dantzaldia San Juan plazan.

Irailak 29, astelehena

08:30 Diana herriko txistulari, buruhandi eta erraldoiekin.

09:00-13:00 eta 16:00-19:00 Bolo eta toka txapelketak.

10:30 Meza nagusia.

11:30 Herriko txistulariak.

12:30 Herriko bi pilotari bikoteen arteko norgehiagoka.

18:00 Ordu txikiak bitarte, dantzaldia San Juan plazan.

22:30 Zezen-suzkoa.

Irailak 30, asteartea Haurren eguna

09-00-13:00 eta 16:00-19:00 Bolo eta toka txapelketak.

09:00-13:00 Haur jolasak: eltze-haustea, lokotxa-biltzea, lasterketak...

10:00 Idazketa lehiaketa, euskaraz eta gaztelaniaz.

10:30-14:00 Bolo eta Toka txapelketak.

12:00 Xake txapelketa, 6 urtetik 14 urte bitartekoentzat.

13:00 Erraldoien eta buruhandien konpartsaren kalejira.

16:00 Marrazketa lehiaketa.

17:00 Bigantxak, “etorkizuneko herriko toreroek erakustaldia egin dezaten”.

18:30 Torry y Pipo y el SeÒor Manolo pailazoen emanaldia.

20:00 Asto lasterketa.

22:00 Dantzaldia, ezkondu eta ezkongabeentzat.

Urriak 4, larunbata

16:30 Plater-tiraketa Xoxokan.

17:00 Kalejira erraldoi eta buruhandien konpartsarekin.

21:30 Euskal Jaialdia: Mikel Laboa, Gorka Knorr, Josu Goya, Xabier Lete, Yon Bergaretxe eta Gau Talde Berrirekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!