Herri-kirolak izan dira arratsaldeko protagonista nagusiak, San Migel egunean: Egape Ikastolako zelaian egin dute hitzordua, arratsaldeko 17:00etan. Etxeko bi lehiakide izan ditu, gainera, erakustaldiak: Nerea Arruti eta Julen Gabirondo. Horiekin batera izan dira aizkora-lanetan Ander Altuna eta Malen Barrenetxea. Harri-jasotzean, aldiz, Estefi Etxebeste eta Udale Ostolaza.