Etsipen sakona adierazten dugu, hain zuzen ere, larritasun handiko ekintzen aurrean EH Bilduk ez duelako pisuzko argudiorik gaineratu bere ezezkoa azaltzeko eta testu bateratu bat babesteko.
Etsipena beste behin ere EH Bilduk bere arerio politikoen aurka edo haien eskubide oinarrizkoenen alde egindako eraso bortitzen aurrean jarrera argia hartu behar duenean "baina"-k eta aitzakiak erabiltzen dituelako.
Etsipena, kontzertuan gertatutakoa “justifikatzeko” eskainitako aitzakiengatik. Ezin da onartu gertakariak aldez aurreko egoera baten ondorio gisa aurkeztea — Txosna Batzordearekin desadostasuna, esaterako —. Argi utzi nahi dugu: inoiz ez dira lotu alkatearen, bere familiaren eta gure alderdiaren aurkako irainak txosnei inguruko eztabaidarekin, eta are gutxiago protesta-askatasunarekin edo gazte mugimenduaren lanarekin. Nor ari da gazte mugimendua seinalatzen edo kriminalizatzen? EAJ-PNV, ez. Gure jarrera beti izan da irmoa eta gardena: bizikidetza, errespetua eta aniztasuna defendatzen ditugu, inor estigmatizatu eta seinalatu gabe.
Etsipena, azken batean, bere anbiguotasunagatik eta adierazitako giza enpatia ezagatik; baita erakundeen eta ordezkarien duintasuna defendatzeko konpromiso politiko faltagatik.
Batzordean, EH Bilduk Urnietako bizikidetzari laguntzen ez dion jarrera justifikatzeko balio izan duen argudiaketa erabili du. Zaila da errespetuaren eta aniztasunaren diskurtsoari eustea, une garrantzitsuetan zatiketa elikatzen duten sinboloen atzean geratzea aukeratzen denean, elkar ulertzearen eta errespetuaren alde aurpegia eman beharrean.
Adierazpen instituzionalak ez zuen inor markatzea helburu, ezta liskarra sustatzea ere. Testuaren helburu bakarra gertakaria gaitzestea da, gizarte demokratikoan, askotarikoan eta errespetuzkoan lekurik ez duten gertaerak baitira. Urnietako herritarrek maila ematen duten ordezkariak merezi ditu, politika egitearen eta bizikidetza babestearen artean bereizten dakitenak alegia.
Udal hauteskundeak bi urte barru izango dira, eta argi dago EH Bildu Urnieta hauteskunde klabean sartu dela, herritarrak norgehiagoka politikorako tresna gisa erabiltzen ditu eta. Jarrera horren bidez, gobernu taldea egiten ari den kudeaketa ona eta aurrerapenak lausotu nahi dira. Gainera, aurrerapen horiek gure auzokide askok eta askok ikusten eta onartzen dituzte.
EAJ-PNV URNIETAtik, Urnieta ireki, inklusibo eta inposiziorik gabeko baten alde lanean jarraituko dugu. Batzen, entzuten eta eraikitzen duen politikan sinesten dugulako, eta jakin badakigulako bizikidetza ez dela isiluneekin edo ihesbideekin defendatzen, ausardiarekin eta konpromisoarekin baizik.
Urnietak aurrera egitea merezi du. Eta errespetutik eta aniztasunetik egingo du.