Munduko ardoen dastaketarekin gozatu dute Kontzejupean eguerdian, Baserritarren egunean

aiurri 2025eko urriaren 5a

Besteak beste, Frantzia, Alemania, Portugal, Txile eta Australiako ardo goxoak dastatzeko eta tartean pintxoak jateko ere aukera eduki dute Munduko Ardoak ekitaldira hurbildu direnek, Batzokiak antolatuta. Argazki-sorta eta bideoa (antolaketa-taldeko kide den Oihane Sanzen azalpenak), hemen:

Joxan Mendizabal eta Eider Goia trikitilari gazteek girotu dute Munduko Ardoak ekitaldia.

Antolatzaileek adierazi dutenez, ekitaldiko onurak Urnietako Odol Emaileen elkartearentzat izango dira.

Antolaketa-taldeko kide den Oihane Sanzen azalpenak, hemen:

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!