Jana eta edana, erromeri giroko arratsaldean

Aiurri 2025ko urr. 5a, 19:40

Bertako ekoizleen sagardoa eta bertan erretako txekorra dastatzeko aukera izan da San Juan plazan, arratsalde osoan. Iratzar taldeak girotu du hitzordua, erromeri giroko kantuak joz. 

Aurrera Markel elkartekoek protagonismoa bereganatu dute, haientzat baita txekor-jate solidarioan bildutako dirua. Postua jarri dute, era berean, plazan.

AEK-k, bestalde, lehiaketa antolatu du plazan bertan. Sagar zakuaren pisu zehatza asmatu beharra zegoen, aurtengoan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!