"Urki dantza taldeko partaide izan nahi?"

Aiurri 2025ko uzt. 4a, 09:58

Urki dantza taldeak kanpainari ekin dio, bertan dantzatu nahiko luketen gaztetxoei begira. Lagunarteko giroan ondo pasatzearekin, euskal dantzen ikasketarekin, edota herriko festetan partaide zuzena izatearekin identifikatzen dute dantza. Izena emateko helbidea zabaldu dute: urkidantza@gmail.com.

Hona zabaldu duten kartela:

Urkiko dantza taldeko dantzari gazte eta helduek Andoaingo makina bat jai eta ekitaldietan hartzen dute parte. Gainera, ikuskizun bereziak ere eman ohi dituzte. Horietako bat, Euskal Herri luze zabaleko hainbat dantzekin Basteron maiatzaren 18an egin zutena izan zen. Hona orduko argazki eta bideoak, hemen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!