Uda zinema kalean zikloaren edizio berria iragarri dute

Aiurri 2025ko eka. 27a, 11:48

Kung Fu Panda 4

Ikasturtea amaitzearekin batera amaiera ematen zaio Bastero Kulturguneko zinema programazioari. Zazpigarren arteak, halere, ez du etenaldirik izango uztailean "Uda zinema kalean" zikloari esker. 

Gru 4: Mi villano favorito

Uztailak 3, osteguna. Goikoplaza. Gaztelaniaz.

Sinopsia: Gru, Lucy eta  Margo, Edith eta Agnes etxeko neskek familiako kide berri bati ongietorria ematen diote: Gru Junior, bere aitari buruhausteak ematera etorri dela dirudien haurra. Oraingoan, Gruk aurre egin beharko dio bere etsai berriari, Maxime Le Mali, eta honen neska-lagun sofistikatu eta gaiztoari, Valentinari. Horrek familia osoa ihes egitera behartuko du.

Dragoi-jalea

Uztailak 10, osteguna. Etxeberrieta plaza. Euskaraz.

Sinopsia: Garai ilunak dira Txina inperialean. Dragoiak, garai batean gizakien lagun eta aliatu jakintsuak izan zirenak, urte luzez jazarriak izan dira eta ziegetan giltzapetuta daude. Mendietako gotorleku urrun batean, neskatxa batek azken dragoiari ihes egiten laguntzen dio, eta harekin bat egiten du abentura zirraragarri batean: altxor preziatuena berreskuratzea. 

Kung-fu panda 4

Uztailak 17, osteguna. Goikoplaza. Gaztelaniaz.

Sinopsia: Po, Bakearen Haraneko Maisu Espirituala bihurtuko dena, Dragoi Gerlari berriaren oinordekoa bilatzen ari da, eta bitartean aurkari berri bati egin beharko dio aurre: "Kameleoia" izeneko etsai arriskutsu bati.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!