Martxoak 8

Aldarrikapen eta ospakizunerako eguna

Ainhoa Gil 2019ko mar. 31a, 17:51

Ekitaldiz beteta joan da martxoa Adunan. Martxoak 8aren harira,hainbat ekitaldi antolatu dute hilabetean zehar. Atzo borobildu zuten egitaraua, egun osoko ekitaldi sorta antolatuta. Batukada tailerraren ondoren, erritmoz bete zuten herria. Goizean, Martxoak 8aren inguruko leloa margotu zuten herriaren sarreran eta talde argazki handia ateratzeko tartea ere izan zuten. Arratsaldean, batukadadoinuak nagusitu ziren berriro ere.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!